San Pelaio jaiak

Paella onena saritu dute San Pelaio jaietan

Paella onena, baina baita sosoena, gaziena edota aurkezpen txukunena duena ere. Hobea edo txarragoa, paellarik ez da falta izan gaurko bazkari herrikoian. 

Batzuek oilaskoa jarri diote, beste batzuek, aldiz, mariskoa. Falta ezin dena paella batean arroza da, eta horren faltarik ez da izan goiz partean egin den paella txapelketan. Iñurritzan zen egitekoa lehiaketa hau, baina eguraldiak ez zuen esperantzarako aukera handirik ematen, eta Putzuzulo Gaztetxera zuzendu dira parte hartzaileak, sukaldariak zein pintxeak. Bertan egin dute, nola ez, paellaz osatutako bazkaria. 

Arratsaldean, 17:30ean hasita, baltsa karrera egingo da, iluntzean afaria, eta 22:00etatik aurrera kontzertuak Rodeo, Toc eta Bermuda taldeekin.