San Pelaio jaiak

Baltsa lasterketa, olatuen kontra

Mikel Eizagirre 2022ko eka. 26a, 18:52

Zarauzko gazteek baltsa lasterketa egin dute moilatik hondartzara, eguraldia lagun izan ez duten arren. Hainbat lagun beldurrik gabe sartu dira urtetara, hamar bat ontzitan banatuta. Olatuek ez dituzte geldiarazi, lasterketari hasiera eman dion suziria lehertu eta hamar minuturen buruan lehorreratu baitira, dozenaka ikusleren aurrean.