Nerea Murua, Iker Lopetegi eta Pablo Zulaika garaile Zumaiako itsas zeharkaldian

Juan Luis Romatet 2022ko eka. 27a, 14:30
Nerea Murua helmugara iristen. (Juan Luis Romatet)

Itzurun-Arranpla igeriketa proba jokatu zen larunbatean, eta Zarauzko hainbat igerilarik hartu zuten bertan parte, emaitza onak lortuta.

Bi urteko hutsartearen ondoren, Itzurun-Arranpla itsas zeharkaldia jokatu zuten larunbatean Zumaian, eta Zarauzko hainbat igerilarik hartu zuten bertan parte. Eguraldiagatik eta itsasoaren egoeragatik, ibilbidea aldatu egin zuten, eta Urolaren itsasadarrean jokatzea erabaki zuten azken unean Taosa igeri taldeko antolatzaileek.

Helduen proba hasi aurretik, haurrek izan dute igeri saioa egiteko aukera. Talaipe paretik atera eta Arranpla arteko tartea bete dute igerian gaztetxoek. Zarautz eta Zumaiako 30 bat igerilarik hartu dute parte igeriketa saioan, eta 500 metro egin dituzte igerian. Gizonezkoetan, Pablo Zulaika zarauztarra izan da azkarrena, 15:44 denborarekin. Bigarren eta hirugarren Telmo Mangas eta Aaron Alberdi zumaiarrak sailkatu dira; hirugarrena Zarautz Baleako igerilaria da. 

Helduen kasuan, berriz, Xabier Gordoa Aspiazu oñatiarra eta Nerea Murua zarauztarrak izan ziren onenak neoprenorik gabeko saioan, eta Iker Lopetegi zarauztarra eta Ainara Urbina Elias azkoitiarra neopreonoarekin. 

  • Hemen ikus daitezke haurren probako sailkapenak.
  • Hemen neoprenorik gabekoena.
  • Hemen neoprenodunena.