San Pelaio jaiak

Euskal mitologian oinarritutako jolasekin gozatzeko

Frontoi Txikian iragarrita bazegoen ere, eguraldi txarraren eraginez azkenean gaztelekuan egin dituzte gaur goizean euskal mitologian oinarritutako jolasak. Jokai taldearen gidaritzapean, Montessori metodoz osatutako egurreko jolasen txokoaz gozatu dute bertaratu diren haurrek eta haien guraso nahiz aiton-amonek.