Xabier Txurruka izango da datorren urteko udal hauteskundeetako EAJren hautagaia

Azken bi agintaldietan Zarauzko alkate izan den Xabier Txurruka berriz izango da alkatetzarako zerrendaburua datorren urteko udal hauteskundeetan, EAJko hautagai gisa.

Joan den asteazkenean Batzokian eginiko batzarrean afiliatuen babes osoa jaso zuen Txurrukak.