Eraztun Berde Urdinaren aldizkariaren bigarren aldizkaria banatu dute

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 28a, 14:00
Ainara Garcia Ingurumen teknikaria eta Gloria Vazquez Ingurumen zinegotzia, aldizkariarekin. (Zarauzko Udala)

Herriko ikastetxeetako ikasleen artean mila ale zabaldu ditu Zarauzko Udaleko Ingurumen departamentuak.

Eraztun Berde Urdinaren aldizkariaren bigarren zenbakia kaleratu udaleko Ingurumen departamentuak,  eta herriko ikastetxeetako LH 1. eta 2. zikloko ikasleen artean banatu du; mila ale, guztira. Gazteak eta beraien familiak sentsibilizatzea da egitasmoaren asmoa. "Zarautzen dauzkagu altxor naturalak ezagutarazi nahi diegu zarauztarrei, balio emateko eta guztion artean hobeto zaintzeko", adierazi du Gloria Vazquez Ingurumen zinegotziak.

Aldizkarian hainbat gai lantzen dira, hala nola, Eraztun Berde Urdinarekin erlazionaturiko albisteak, natura eta euskararen inguruko erreportajea eta ikasleek ikasturtean zehar Eskolako Agenda 2030aren barruan landutako Belardiak, larreak eta landare itsutasuna gaia. Baita gaiaren inguruko denbora-pasak eta izaki bizidunen pegatinak, hondartzako arroka eta belardien ekosistemak lantzeko. "Gure helburua da familian eta modu dibertigarrian ikastea, gure herriaren biodibertsitatea zaintzeko lehenengo pausoa ezagutzea baita”, azaldu du zinegotziak.

Azkenik, bi galdetegi aurkitu daitezke aldizkarian, eta erantzunen orria HAZ bulegoan jarri berri den postontzian uzteko aukera egongo da. Parte hartzaile guztien artean bi sari zozkatuko dituzte. Zozketan parte hartzeko, erantzunen orrian harremanetarako kontaktu bat utzi beharko da.