Iñigo Manterolaren erakusketa zabaldu dute Arkami galerian

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 29a, 12:30

Arkami galeriak erakusketa berria zabaldu du uda sasoirako, eta bertan jarri ditu ikusgai Iñigo Manterola margolari eta eskultorearen lanak. Tránsitos, Toldo eta Paseos por el soporte sailetako obrak paratu dituzte, hain zuzen ere.

Tránsito saila, gainera, artistaren proposamen berria da. Bertan, ohikoak dituen bere bi arte diziplinak uztartzen ditu: margolaritza eta eskultura. Tránsito hitzak bere lanen etengabeko aldaketari, obrak sortzeko aurrera eta atzera egiteari eta aldaketaren beharrari egiten dio erreferentzia.