Julen Azkue erdilari zarauztarra denboraldi baterako sinatu du Real Union futbol taldearekin, eta dena ongi bidean bigarren baterako aukera izango luke. Azkue oso pozik agertu da "proiektu ilusionagarri" berrian parte hartzeagatik. "Klubak hasieratik erakutsi duen interesa garrantzitsua izan da, eta ez dut zalantzarik izan hemen sinatzeko. Ziur nago denboraldi honetaz gozatuko dugula”, adierazi du.
Julen Azkue Unzuetak (Zarautz, 1995) Atletico Sanluqueñon jokatu du azken denboraldia, eta 34 partida jokatu ditu guztira: 32 RFEF Footterseko Lehen Mailako II. Multzokoak, gehi Espainiako Kopako bi, guztira 2 gol sartuz. Bere ibilbide profesionalean, gainera, Lagun Onak, Vitoria, Arenas Club, Tudelano, Amorebieta eta Villanovense taldeetan ere jokatu du.