Sanpedroetan murgildu dira Elkanoko bizilagunak

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 29a, 16:00

San Pedro egunaz gozatzen ari dira Elkano auzoko bizilagunak. Atzo arratsaldean bota zuten txupina, eta gaur, goizeko mezaren ondoren, patata tortilla lehiaketa eta dastaketa izan dute, Zarautz Trik taldeak girotuta. Jende dezente elkartu da frontoia eta auzo elkartea batzen dituen zabalgunean. Jaiak hasi besterik ez dira egin, hainbat ekintza antolatu baitituzte asteburu osorako.