Zarautz Modan desfilean parte hartu nahi duten dendariek izena eman dezakete

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 30a, 10:30
Zarautz Moda desfilea malekoian. (Hitza)

Malekoira itzuliko da moda ekitaldia, eta abuztuaren 6an egingo dute.

Azken urtetako ildoari jarraituz, aurten ere Zarautz Modan desfilea egingo dute uda sasoian. Abuztuaren 6ean izango da, eta beste behin malekoira itzuliko da, iaz Torreoian ospatu ondoren. Ohi bezala, egitasmoan parte hartu nahi duten herriko dendek gatc@zarautz.eus helbidera idatzi beharko dute, uztailaren 11 baino lehen, eta bertan argi zehaztu beharko dute dendaren izena, helbidea, telefonoa eta beren sektorea.

Ekitaldiaren kostuaren gehiengoa Zarauzko Udalak hartuko du bere gain, eta Murkil elkarteak ere bere ekarpena egin du, Eusko Jaurlaritzak elkarteari emandako laguntza bati esker. Aurten, establezimendu parte hartzaileek ere lagundu egin beharko dute ekonomikoki, hau da, Murkileko kideek 100 eurorekin eta kideek ez direnak 150 eurorekin.

Ekitaldian zehar bideoak eta argazkiak aterako zaizkie parte hartzen duten, eta ekitaldiaren ondoren, parte hartu duten dendei emango zaizkie erabil ditzaten.