Asier Astigarraga Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun beteranoetan, distantzia olinpikoan

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 29a, 18:00
Asier Astigarraga, Lekeition. (Lea-Artibaiko Hitza)

Yepa triatloi taldeko Asier Astigarragak hainbat lorpen erdietsi ditu azkenaldian. Ekainaren 18an, Lekeition jokatutako sprint distantziako Euskadiko Txapelketan bigarren sailkatu zen beteranoen 2. mailan. Joan den igandean, berriz, Donostian izan zen distantzi olinpikokoa, eta Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldun izan zen bere kategorian. Irailean Bilbon jokatuko den Europako Txapelketetan izango da.