Abian da Kalerki jaialdia

Aritz Mutiozabal 2022ko eka. 30a, 09:35

Atzo eman zioten hasiera Kalerki Zarauzko kaleko arte eszenikoen jaialdiari, Hotel Iocandiren Peix ikuskizunarekin. Eguraldi txarra iragarrita zegoenez, udalak tokiz aldatu ditu hainbat emanaldi, eta Peix obra ere Aritzbatalde frontoira lekualdatu zuen.  Umorea, akrobaziak, klowna, dantza eta itsasoa garbi mantentzeko mezua uztartu zituzten saioan, eta bertaratu zirenek gustura jarraitu zuten.