Pirinioetako Bidea egitasmoa zuzenean ikusi ahal izango da Zarauzkohitza.eus-en

Julene Frantzesena 2022ko eka. 30a, 14:00

Egitasmoaren zuzeneko saioa egingo dute hainbat hedabidek, eta emankizun hori Zarauzkohitza.eus-en ere ikusi ahal izango da. 21:00etatik 22:30era izango da, Maider Galardi eta Ana Iruretagoiena esatariek gidatuta. Erabakitzeko eskubidearen alde, herritarrek 300 bat gailur argiztatuko dituzte Pirinioetan.

Etzi, larunbatez, erabakitzeko eskubidearen aldeko Pirinioetako Bidea egitasmoa izango da Hondarribiko Higer lurmuturraren eta Kataluniako Creus lurmuturraren artean. Herritarrek 300 bat gailur argiztatuko dituzte, 21:00etatik 22:30era bitartean, Gure Eskuk eta Kataluniako ANCk eta FEEC-k antolatuta eta Omnium Culturalek zein Artistes de la Republicak lagunduta.

Egitasmoaren zuzeneko saioa egingo dute hainbat hedabidek, eta emankizun hori Zarauzkohitza.eus-en ere ikusi ahal izango da. 21:00etatik 22:30era izango da, Maider Galardi eta Ana Iruretagoiena esatariek gidatuta. Gure Eskuk adierazi duenez, gailurretako eta aireko "irudi ikusgarriak" izango dira. Gainera, 21:15etik 22:50era ekitaldi politiko nagusia egingo dute egitasmoaren sustatzaileek Guils de Cerdenyatik (Katalunia), eta hango irudiak mendietakoekin uztartuko dituzte.

Azpeitiko, Errezilgo, Beizamako, Zarauzko, Orioko eta Aiako bizilagunak Larhun mendira igoko dira –zarauztarrei dagokien mendia aldatu egindute, hasiera batean Xoldoko Gainera igotzekoak ziren–; Zestoakoak, Zumaiakoak eta Aizarnazabalgoak, berriz, Manddale mendira; eta Getariakoak Xoldoko Gaina, Larhun eta Ibantelira. Egitasmoan izena emateko aukera zabalik dago oraindik.