'Itsaso babeslea' erakusketa ikusgai dago Photomuseumen

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 1a, 10:00
'Itsaso babeslea' erakusketako lanetako bat. (J. Muguruza)

Juan Muguruzaren argazki erakusketa ikusgai izango da Photomuseum Argazki eta Zinema museoan, abuztuaren 7ra arte. Itsasoaren bueltako elementuen xehetasunak ditu ardatz lanak.

Erakusketa berria dago ikusgai Photomuseum Argazki eta Zinema museoan, ostegunaz geroztik: Juan Muguruzaren Itsaso babeslea. Artista "behaketaren profesionala" da Photomuseumeko arduradunen arabera, eta itsasoaren barrunbeetara eramango du erakusketaren bisitaria. Itsasoa ia mito guztietan "bizitzaren jatorria" eta "aldakorra" da, haren arabera. "Batzuetan bere baretasuna geometrikoa da eta izurdeak dantzatzen dira bertan. Beste batzuetan, bere indarra beldurgarria da, eta munstro guztien batra baino harago doa".

Egileak kostaldetik hurbil igaro du bizitza osoa, eta Zarautzen sarri izan da udaldian, eta itsasoarekin lotura estua duten xehetasunei erreparatzen die. Besteak beste, izatez gizakiak sortuak diren, baina denboraren joanaren poderioz itsasoarenak gehiago diren objektuek protagonismoa hartzen dute erakusketan.

Interesa dutenek abuztuaren 7ra arte izango dute erakusketa bisitatzeko aukera. Asteartetik igandera bitartean, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izaten da zabalik museoa. Sarrera arruntak 6 euro balio du, eta murriztuak, 3. Asteazken eta ostiraletan, berriz, doakoa izango da museorako sarrera.