Atzo zendu zen, 77 urte zituela, eta gaur izango da haren hileta elizkizuna, 19:30ean, San Joan Bataiatzailea Aita Frantziskotarren elizan.
Zarautz Abesbatzak eskerrak eman dizkio Iruretagoienari sare sozialen bidez. Honako mezu hau argitaratu du taldeak:
"Atzo, ekainak 30, Zarautz Abesbatzaren sortzaile eta 12 urtetan zuzendaria izandako Joakin Iruretagoiena zendu zen.
Bere presentzia beti egon da gure artean eta horrela jarraituko du, lehen, orain eta beti.
Eskerrik asko, Joakin, egin diguzun opariagatik, guri bereziki abeslari garenoi, eta Zarauzko herriari. Agur eta ohore.
"Kantuz iragan ditut gau ea egunak
kantuz ekarri ditut grinak eta lanak
kantuz biltzen nituen aldeko lagunak
kantuz eman dauztate obra gabe famak
kantuz hartuko nau ni zeruko Jaun onak"