Xabier Zabalak eta Andoni Egañak sortu dute Euskaraldiko abestia

Aritz Mutiozabal 2022ko uzt. 5a, 12:00

Euskaraldiaren hirugarren edizioko Esazu hitz bat abestia eta bideoklipa aurkeztu dute gaur, eta EITBk eman du primizian. Abestiaren sortzaileak zarauztarrak dira: Xabier Zabala musikariak sortu du konposizioa, eta Andoni Egaña bertsolariak jarri dizkio hitzak.

Egañak berak ere kantatzen du abestian, Aiora Renteria, Petti, Maddalen Arzallus eta Ainhoa Larrañagarekin batera.