Zezen pozgarriak

Mikel Eizagirre 2022ko uzt. 7a, 20:33

Alde Zaharreko kaleetan barrena alaiki ibili dira etxeko txikienak zezen puzgarriekin, Antzerkia Familian egitarauari hasiera emanez.

19:00etan abiatu da entzierro xelebrea, Lege Zaharren enparantzatik. Iruñean bezala, egunkariak eskuan hartuta, pregoia abestu dute Zarauzko korrikalari txikiek. Gurasoak eta musika ondoan zituztela, zezenak xaxatzen eta haiengandik ihesi ibili dira. Entzierro garbia izan da: ez da haurrik lurrera erori.