33 urteko gizonezko zumaiar bat hil da gaur goizean, 07:00ak aldera GI-2633 errepidean, Monte Albertia parean, gertatu den auto istripuan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, autoa bidetik atera da eta farola baten aurka jo du.
Hiru lagun zihoazen autoan, eta larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu badira ere, zauri larriak tarteko hil egin da hiruretako bat. Beste bi lagunak Donostiako ospitalera eraman dituzte, zaurituta.
Ertzaintzak gertatu denaren arrazoiak argitzeko ikerketa martxan jarri du, eta autoaren gidaria atxilotu du, ustezko segurtasunaren aurkako delitua eta zuhurtziagabeko hilketa egotzita.