Gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak Zarautzen, aurreko astean salatutako sexu erasoa egitea egotzita

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 11:00etan atxilotu dute 28 urteko gizonezkoa eta ertzain etxera eraman dute. Herriko hainbat eragilek salatu zuten erasoa aurreko astean. 

Aurreko larunbatean Zarautzen salatu zuten sexu erasoa egitea egotzita, 28 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak gaur Zarautzen.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, bertako ertzain etxeko agenteek ikerketa lanak hasi zituzten gertakariari buruzko informazio guztia lortu ondoren, eta akusatua gaur 11:00etan atxilotu eta ertzain etxera eraman dute, “beharrezko eginbideak hasteko”. Horiek amaitzean, atxilotua Azpeitiko Guardiako Epaitegiaren esku utziko dutela aurreikusten dute. 

Hain zuzen ere, herriko hainbat eragilek gaitzetsi zuten aurreko astean sexu erasoa. Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarretaratzea egin zuten asteazken goizean eta, egun berean, mugimendu feministako eragileek agerraldia egin zuten, erasoa gaitzesteko. 

Erlazionatuak

Asteburuko sexu erasoa salatzeko agerraldia egin du mugimendu feministak

gizartea

Eraso sexistarik ez, autodefentsa feminista lelopean, agerraldia egin dute Morroxkek, Zarauzko Bilgune Feministak eta Euskal Herriko Emakumeon Mund...
Irmoki gaitzetsi dute asteburuan salatutako erasoa

gizartea

Lege Zaharren Enparantzan bildu dira erakundeetako ordezkariak eta hainbat herritar, 'EZ beti da EZ!!!' dioen pankartaren atzean.