Tren geltokia eraisteko lanak aurrera doaz

Garabi bat tren geltokiko aterkea kentzen. (Aritz Mutiozabal)

Tren geltokia eraisteko lanak aurrera doaz. Joan den astearen amaieran komunen eraikin txikia bota zuten, eta eraikin nagusiko ateak nahiz leihoak kendu zituzten. Horrez gain, Lapurdi kaleko espaloia –trenbide aldekoa- ehum metroz hesitu zuten. Gaur goizean, tren geltoki nagusiko aterpea kentzen ari zen garabi bat, eta aurki eraikin nagusia eraisten hasiko dira.