Bi urteko etenaren ostean, Galiziako Eguna antolatu du berriro ere Carballeira elkarteak, Iñurritzan. Egun garrantzitsuena igandea izango bada ere, larunbatetik hasiko dira ospakizunekin. Izan ere, Os Agarimos taldearen eskutik, emanaldi folklorikoa eta kalejira izango dira larunbat gauean, 23:00etatik aurrera, Musika Plazan.
Igandean, berriz, egun osorako egitaraua prestatu dute:
- 10:30ean, Alborada, Masustegiko Os Agarimos taldearen eta Zarauzko Carballeiraren eskutik.
- 11:00etan meza San Pelaioko ermitan.
- Egun osoan zehar, bazkaria Iñurritzako zelaian. Morena olagarro-prestatzaile ospetsuak egindako olagarroa, lakoia, enpanada, tartak, gazta eta Ribeiro eta Albariño ardoak, prezio herrikoian.
- 13:00. Dantza saioak. Partaideak: Masustegiko Os Agarimos taldea eta Zarauzko Carballeira.
- 16:30. Montetxio abesbatzaren saioa.
- 17:00. Jaialdia gaita-jotzaile eta dantzariekin. Partaideak: Masustegiko Os Agarimos taldea eta Zarauzko Carballeira elkartea.