Tren geltokia eraisten ari dira

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 14a, 12:50

Makinekin geltokiaren inguruko azpiegitura birrintzen aritu dira aste osoan zehar, eta gaur ekin diote tren geltokiaren eraikina eraisteari.

Euskal Trenbide Sareak geltoki berria eraikiko du eta Gaztainpe eta Salberdin lotuko dituen azpiko pasabidea egingo du toki horretan. Lan horiek egiteko eraitsiko dute geltoki zaharra eta, bien bitartean, Lapurdi kalean egokitu duten behin-behineko geltokia erabili beharko dute herritar nahiz bisitariek.