[HARA!] Gazteako goizeko irratsaioa malekoitik egin dute, Leire Arrojeria zarauztarrak aurkeztuta eta herriko hainbat gonbidaturekin

Gaztea irratiko Antton Telleria esataria gaixotu, eta Leire Arrojeria esatari zarauztarrak gidatu du gaur udako Di-da saioa. Emanaldi berezia egin dute Zarautzen, malekoian, herriko hainbaten parte hartzearekin; izan ere, mikroen aurrean jarri dira TikTara musika taldeko kideak, Axi Muniain surflaria eta Ainitze Zumeta eta Paulo Azpiazu harrijasotzaileak.

Zumetak, gainera, erakustaldia egin du 50 kiloko kubikoarekin. Lau altxaldi egin ditu, eta irratizaleek umore tarte batez gozatzeko aukera izan dute Jongiren azalpenei esker.

Argazkiak: @gaztea_irratia