Dagoeneko eska daiteke taxi-bus zerbitzua erabiltzeko txartela

Zerbitzua eskatzeko, herritarrek Zarauzko udalerriko lurzoru ez urbanizagarrietan eta Zarauzko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko ondorengo eremuetan erroldaturik egon beharko dute. Herriko autobusak egiten duen ibilbidearen barruan bizi diren, baina garraiobide hori erabiltzeko zailtasuna dutenek ere erabili ahalko dute zerbitzua. 

Eskatu daiteke dagoeneko Herritarren Arreta Zerbitzuan Zarauzko herrigunetik kanpoko auzoetan bizi diren herritarrei eta autobusa erabiltzeko zailtasuna duten herritarrei zuzendutako taxi-bus txartela. Eskaerak aurkezteko epea abuztuaren 5ean amaituko da.

Zerbitzua eskatzeko, herritarrek Zarauzko udalerriko lurzoru ez urbanizagarrietan eta Zarauzko Hiri Antolamenduaren Plan Orokorreko ondorengo eremuetan erroldaturik egon beharko dute: Talai Mendi, Errotaberri, Astierreka, Astazubi eta Errotazar.

Horretaz gain, herriko autobusak egiten duen ibilbidearen barruan bizi diren, baina garraiobide hori erabiltzeko zailtasuna dutenek ere erabili ahalko dute zerbitzua.

Herritarren Arreta Zerbitzura deituta (943-00 51 00) edo bertara jota eska daiteke txartela. Erabiltzaile izan nahi dutenek, eskaera orria, interesa duenaren NAN fotokopia eta argazki bat eman beharko dituzte.  Desgaitasuna dutenek, mugitzeko desgaitasun maila frogatzeko dokumentazioa, edo, bestela, zerbitzuaren erabiltzaile izateko beharra adierazten duen agiria aurkeztu beharko dute, Udaleko Gizarte Zerbitzuek emana.

Behar dutenek, astelehenetik ostiralera 07:30etik 15:00etara edukiko dute zabalik arretarako bulegoa.