Zelai Ondoko biribilguneak asfaltatuko dituzte aste honetan

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 18a, 18:00

Zelai Ondo auzoko biribilguneak asfaltatuko dituzte datozen egunetan eta, hori dela eta, trafikoarentzat itxiko dituzte.

Zehazki, ostegunean asfaltatuko dute Justo kaleko biribilgunea, eta 08:00etatik 16:00etara trafikoarentzat itxita egongo da. Ordu tarte horretan ezingo dira kotxeak atera bertako aparkaleku eta garajeetatik.
Ostiralean, berriz, Bizkaia kaleko biribilgunea asfaltatuko dute, eta hori ere itxita egongo da 08:00etatik 16:00etara.