John Maloof artista izango dute hizpide Photomuseumen

Gela programaren aste honetako saioan John Maloof argazkilari, zinemagile eta idazle estatubatuarra hartuko dute ardatz.

Besteak beste, ezaguna da Maloof Finding Vivian Maier (2005) dokumentala egiteagatik. Ikus-entzunezko hari esker egin zen ezagun Maier argazkilariaren lana, eta dokumentala Oscar sarietarako izendatu zuten. 

Maloofen lanaz gehiago jakin nahi dutenek bihar izango dute horretarako aukera Photomuseumen, 18:00etatik aurrera. Ohi bezala, doakoa izango da sarrera.