Garbigune berriko lursaila egokitzeko lanak aurrera doaz

Aritz Mutiozabal 2022ko uzt. 21a, 14:30
Garbigune berria eraikiko duten lursaila egokitzen ari dira. (Onintza Lete Arrieta).

Duela ia hilabete ekin zioten Zarauzko garbigune berria eraikitzeko lanei, Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzaren alboan. Lursaila egokitzeko lanak aurrera doaz, eta paisaian ikusten den aldaketa begi bistakoa den arren, lanek bi urte iraungo dutela aurreikusi du UKUEk.

Obra hiru fasetan egingo da: lehenik, garbigune berria eraikiko dute; gero, garbigune zaharra eraitsiko dute eta, azkenik, eraitsitako eremua urbanizatuko dute –aparkaleku berriak sortuko dituzte eta oinezkoentzako sarbide berria egokituko dute aparkalekutik La Salle ikastetxeraino–. Hala, garbigune berria 2023ko uztailerako prest egotea aurreikusi dute.

Garbigune berriak 3.265 metro koadro izango ditu guztira, eta mankomunitateak finantzatuko du osorik; 1.798.144,33 euro bideratuko du horretara.

Erlazionatuak