Amaia Aizpuru-Iratxe Astigarragak irabazi dute Emakumeen XIV. Pala Txapelketa

Finaleko partida borrokatua bezain ikusgarria jokatu zuten atzo arratsaldean Karmele Martinez-Jone Azkoaga zarauztarrek eta Amaia Aizpuru azkoitiarrak eta Iratxe Astigarraga debarrak osatutako bikoak. Ordu eta erdiko lehia estuaren ondoren, Aizpuru-Astigarraga nagusitu ziren 30-28ko emaitzarekin, jendez gainezka eta animoso zegoen Frontoi Txikin.

Final nagusiak ikusmin handia sortu zuen, eta lehiakideek ez zuten utzi egin kantxa barruan. Pilotadaka luzeko tantoak eskaini zituzten, eta nagusiki atzeko koadroetan aritu ziren jokoan. Batez ere, Aizpuru-Astigarragaren estrategia hori izan zen, pilotakada guztiak Karmele Martinezi bideratzea. Hala eta guztiz ere, Martinezek gogor eutsi zion etengabeko erasoei. Ondorioz, aurreko koadroetako jokaldi azkarragoetarako aukera gutxiago utzi zuten.

Zarauztarrek eginiko akatsek aurretik jarri zituzten aurkariak, eta horrek Azkoaga pixka bat deskontzentratu nuten, baina Martinezen eta publikoaren animoarekin berriro itzuli zen partidara.  Norgehiagokaren azken txanpan Aizpuru-Astigarraga aurretik baziren ere, zarauztarrek konfiantzaz aritu ziren eta ez zuten amorerik eman azken unera arte. Azkenean, ordea, azkoitiarra eta debarra izan ziren garaile bi tantoko aldearekin.

Finaleko partidaren aurretik, 3. eta 4. postuak erabakitzeko partida jokatu zuten. Bertan, Ainhoa Moron-Idoia Carrerak Haize Goikoetxea-Vero Davilari 30-15ko emaitzarekin irabazi zien. Beraz, hirugarren eta laugarren bukatu dute txapelketa, hurrenez hurren.

Bukeran sari bakaneta ekitaldia izan zen, eta bertan izan ziren Leire Arana Kirol zinegotzia, ZKEko presidente Esteban Collantes eta ZKE Pilota ataleko arduradun Juan Miguel Zubiri.