Zarauzko Abesbatzak Udako Kontzertua eskainiko du bihar iluntzean. Francisco Escudero maisuaren heriotzaren 20. urteurrena dela eta, musikagile zarauztarra kontuan hartuta osatuko du abesbatzak emanaldia. Frantziskotarren elizan izango da saioa, 21:30ean hasita.