Tango topaketa egingo dute bihar Agata elkateko kideek

Aritz Mutiozabal 2022ko uzt. 24a, 09:00
Tango topaketa, Musika plazan. (Aritz Mutiozabal)

Agata - Argentinako Tangoaren Gipuzkoako Lagunen Elkartearen eskutik, tango topaketa egingo dute beste uda batez Zarautzen. Lehenik eta behin, 12:00etatik 14:00etara ariko dira dantzan malekoian, Galtxagorri elkartearen parean, eta bazkalostean bigarren saioa egingo dute Musika Plazan, 18:00etan 21:30era.