Irudietan: Zarautz-Mollarri-Zarautz igeriketa proba

Aritz Mutiozabal 2022ko uzt. 23a, 14:45

Getaria-Zarautz itsas zeharkaldiaren barruan, gaur eguerdian Zarautz-Mollarri Zarautz igeriketa proba luzea jokatu dute, moila hasi eta bukatuta, 5.000 metroko distantzia osatu ondoren. Faboritoek ez dute hutsik egin, eta gizonezkoetan Pol Gil katalana izan da garaile eta emakumezkoetan Candela Sanchez madrildarra. Guztira, 239 lagunek osatu dute proba.