Saharautzek bost haur sahararren etorrera bideratu du

Haur sahararrak bertako familiekin. (Saharautz)

Saharautz elkartasun elkarteak jakitera eman duenez, zenbait asteko atzerapenarekin eta pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, gaur iritsi dira haur sahararrak Zarautzera. Elkarteak bost haurren etorrera bideratu du, eta opor hauetan hartuko dituzten familiekin daude jada.