Abian da Kaiolatik jaialdia Borghetton

Kaiolatik musika elektronikoaren jaialdiaz gozatzen ari dira Borghettoko kioskoan. Festa 18:00etan zen hastekoa, baina arazo teknikoak medioa, ia ordubeteko atzerapenarekin hasi da. Baina ekin dio. Rubio DJak hasi da musika jartzen, eta jarraian, Kaiolatik saioko alma materra den Elektropeña ariko da. Ekitaldiak 23:00etara arte iraungo du.