Irudietan: 50. Getaria-Zarautz itsas zeharkaldia

Aritz Mutiozabal 2022ko uzt. 24a, 15:55

3.000 igerilarik baino gehiagok hartu dute parte Getaria-Zarautz itsas zeharkaldiaren 50. edizioan. Aurtengo txapeldunak Pol Gil katalana eta Candela Sanchez madrildarra izan dira; hain justu ere, atzoko Zarautz-Mollarri-Zarautz probako garaile berak. Beraz, garaipen bikoitza erdietsi dute biek ala biek, eta beraientzat izan da sari berezia.