Pedro Palacinen margolanak ikusgai Lukas ardotegian

Pedro Palacin margolari zarauztarrak erakusketa berria jarri du Lukas ardotegian. Duela bi urte arrainen margolanak paratu zituen toki berean, baina oraingoan auto klasikoen eta itsasontzien koadroak zintzilikatu ditu. Bere proposamen artistikoa uda osoan izango da ikusgai, irailaren 16ra arte.