'Juan Irazusta. Pertsona, garaia eta idazlana' liburua plazaratu du Olatz Leturiagak

Olatz Leturiaga, liburuaren aurkezpenean. (Ataria)

XVIII. mendeko euskarazko testu bat izan du aztergai zarauztarrak, eta testuaren egilea bera, garaiaren ezaugarriak eta haren idazlana izan ditu ardatz liburua osatzerakoan.

1739an Juan Irazusta Hernialdeko eta Alkizako erretoreak itzulitako Asteteren dotrina aztertu du Olatz Leturiaga Euskal Filologian doktoregai den zarauztarrak, eta azterlan horretatik abiatuta sortu du Juan Irazusta. Pertsona, garaia eta idazlana liburua.  XVIII. mendean euskaraz dauden testu gutxi horietako bat da zarauztarrak aztergai izan duena, eta hainbat ondorio atera ditu ikerketatik. Esaterako, Leturiagaren arabera, pentsa liteke Irazustak darabilen euskara dela garai hartan Alkizan erabiltzen zena.

Iragan ostiralean aurkeztu zuen liburua Leturiagak, Irazustaren heriotzaren 250. mendeurrenean bere jaioterrian antolatutako ekitaldien barruan.

Irakurgai daude hemen filologoak lanaren inguruan Ataria hedabideari eman dizkion azalpenak.