Alemaniako Bochum taldearen aurkako lagunarteko partidan minutu batzuk jokatu ditu atezain zarauztarrak, Athleticeko lehen taldearekin. 18 urte besterik ez ditu, eta ibilbidea Zarautz Kirol Elkartean hasi bazuen ere, kadetea zenetik dihardu Lezamako harrobian.
Aurreko ostiralean jokatu zuen lehen aldiz talde txuri-gorri nagusiaren atepean; 45. minutuan zelairatu zen, Athletic markagailuan 1-4 aurretik zela.