Salberdin, Ixpilla eta Txiliku baserriak eraisten ari dira

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 28a, 12:25

Aste hasieratik baserri multzoaren inguruan lanean ibili dira hondeamakinak, eta gaur eraikina bera eraisten hasi dira.

Aspalditik zegoen aurreikusita inguru horretako eraikinak, fabrika zaharrak eta bestelakoak botatzea auzoa berrurbanizatzeko, eta banaka-banaka ari dira birrintzen guztiak. Gaur hasi dira eraisten Txiliku, Ixpilla eta Salberdin baserriak.

Laster botako dute Salberdinen parean dagoen Putzuzulo gaztetxea ere.