Donostiako Klasikoa dela eta, Nafarroa kalea itxiko dute bihar

Amaia Urbieta Arruti 2022ko uzt. 28a, 17:00

Trafikoarentzat itxiko dute bihar eguerdian Nafarroa kalea, Donostiako Klasika txirrindularitza proba igaroko delako bertatik.

Oriotik helduko dira txirrindulariak, aurreikusten denez, 12:20 aldera, eta ordu erdi lehenago itxiko dute bidea ibilgailuentzat. Getariara joko dute parte hartzaileek, eta horiek igaro bezain pronto zabalduko dute kalea berriro ere.