Bertso-sorta: 'Zalantzak'

Inaxio Uria Isasti-k bertso-sorta berria igorri du Zarauzkohitza.eus-era. Oraingoan, afera ezberdinek sortzen dizkioten zalantzak plazaratu ditu koplatan, Kopla handia doinuan. 

1.
Osakidetzak zaintzen dizkigu
gorpuzkiak agidanez
Gehienak hala izango dira
baina zehazki hortzak ez

2.
Kotxe berriek abiadura
berrehunekoa dutela
Jakinikan legez gehiengoa
ehun ta hogeikoa dela

3.
Hainbat lanpostuk nahitaezkoa
dute titulazioa
Politikari gorenak ere
ez du beharrik zioa?

4.
Adan ta Eba izan ei ziren
mundu biztanle lehenak
Bigarrengo belaunaldikoak
ziur neba arrebenak

5.
Estatu Batuetan helduek
eros dezakete arma
Baina erabiltzen dutenean
laister pizten da alarma

6.
Pertsona orok jasotzen dute
jaio orduko izena
Bidezkoa da gero jartzea
beren gustuko dutena

7.
Iruñean zezen entzierroa
izanik arriskutsua
Edonork parte hartu dezake
Gizen ala gihartsua

8.
Munduan egunero goseak
hilak hogei ta lau mila
Bestalde alferrikan galduaz
egundoko jaki pila

9.
Alkohola arriskutsua da
baina da kontrolatua
Hainbat droga ilegalak dira
Zein da interesatua?