Lisandro Alonso izango dute hizpide gaur Photomuseumen

Zinema zuzendari eta gidoigile argentinarrak hainbat aitortza jaso ditu bere ibilbidean. Los muertos eta Liverpool dira bere film entzutetsuenak. 

Gela programaren barruko ostiral honetako saioan, Lisandro Alonso zinema zuzendari argentinarraren lana aztertuko dute gaur Photomuseumen. 

Buenos Aires hiriburuan jaio zen Alonso, eta 2001az geroztik bost film zuzendu ditu: La libertad, Los muertos, Fantasma, Liverpool eta Jauja. Torontoko film jaialdirako hautatuak izan ziren horietako bi, eta Principado de Asturias saria ere eskuratu zuten. 

Argentinarraren lanaz gehiago jakin nahi duenak gaur 18:00etan izango du horretarako aukera, doan, Photomuseumera bertaratuta.