Bihar eta abuztuaren 8an egingo dituzte azken ibilbide antzeztuak

Zarautz eta Zarauz; Zarauzko historia antzeztua bisita gidatua ikusteko azken aukerak izango dira datozen egunetan. Bihar eskainiko dute azkenaurreko saioa, eta hilaren 8an azkena. Patxi Santamaria eta Inazio Tolosa aktoreek Zarauzko Alde Zaharreko historia antzeztua eskaintzen dute bisitan. 

Bi saio egingo dituzte egun bakoitzean: 11:00etan gaztaelaniaz, eta 13:00etan euskaraz. Ibilbide berezi honetan parte hartzeko asmoa dutenez sarrera hartu beharko dute aldez aurretik, Turismo Bulegoan, 5 euroan.