Ostiralean hasi zen Aritzbatalde pilotalekuan Zarautz Erremonte Txapelketa. Bina finalaurreko jokatu zituzten herenegun eta atzo, eta erabakita geratu dira gaur arratsaldean jokatuko diren finalak.
A multzoan, Ezkurra II.a-k eta Juaneneak osatutako bikoteak Ansa II.a-ren eta Azpirozen aurka neurtuko ditu indarrak. B multzoan, berriz, Goikoetxea V.a-Odei bikotea Zaldua II.a-Martirenaren aurka ariko da.
17:30ean hasiko dira finalak, pilotaleku berean, eta 35 tantora lehenengo heltzen diren bikoteek eskuratuko dituzte lehen Zarautz Erremonte Txapelketako txapelak.