Pig & Kiss talde zarauztarrak kontzertua emango du Arranopolaren oholtzan

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 1a, 10:53
Pig & Kiss musika talde zarauztarra.

Ostegunetan ari da kontzertuak antolatzen Arranopola kultur elkartea, eta aste honetan Pig & Kiss taldearen txanda izango da. 20:00etan igoko dira Musika plazako oholtza gainera.

Aurreko astean Rüdiger abeslari nafarrak eman zuen kontzertua Joseba Irazoki musikari handiarekin batera, eta oraingoan etxeko talde baten doinuak entzuteko aukera izango dute musikazaleek: Pig & Kiss zarauztarrak.

Ingelesezko rock abestiak eskainiko dituzte horiek. Kontzertuz kontzertu dabiltza; aurreko asteetan, esaterako, Zumaian eta Getarian izan dituzte emanaldiak.