Herritar ugari bertaratu zen Aritzbatalde pilotalekura atzo arratsaldean, Zarautz Erremonte Txapelketako finalak ikustera. B multzoko finala jokatu zen lehendabizi. Goikoetxea V.ak eta Odeik osatutko bikoteak 23-35eko markagailuarekin garaitu zuen Zaldua II.a-Martirena bikoa.
A multzoko partidan, berriz, Ansa II.a eta Azpiroz izan ziren txapeldun. Partida osoan zehar aurretik izan ziren urdinez jantzitako erremontistak, baina 20. tantora inguratu zirenean, estutu egin zuten aldea Ezkurra II.a-k eta Juaneneak. Norgehiagokaren azken txanpan, ordea, gehiago izan ziren Ansa II.a eta Azpiroz, eta gorriek ez zuten markagailua iraultzerik lortu.