'Nora' filma malekoian ikusteko aukera egongo da ostiralean

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 1a, 15:26

Euskaraldiak antolatu du aire zabaleko ekitaldia, eta gauean emango dute filma, Dama parean.

Euskaraldiko lantaldea martxan da, eta ostiral gauerako film emanaldia antolatu du. Hala, Lara Izagirreren Nora filma ikusteko aukera izango dute malekoira bertaratzen diren herritarrek.

Saioa 22:00etan hasiko da, Dama parean. Antolatzaileek jakinarazi dute, euria egingo balu emanaldia beste egun batera atzeratuko luketela. Oraingoz, dena den, eguraldi iragarpena ona da ostiral gauerako.

Hemen irakur daiteke filmari buruzko informazioa.