Nafarroako produktuen azokaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek bihar

Onintza Lete Arrieta 2022ko abu. 2a, 08:22
2019ko azokan jarri zuten postuetako bat.

Orain hiru urte egin zuten azkenekoz azoka, eta bihar goiz partean hasita, Kale Nagusia eta Musika Plaza hartuko dituzte askotariko postuek.

2019ko udan egin zuten azkenekoz Nafarroako produktuen azoka Zarautzen, eta pandemia tarteko, aurreko bi urteetan bertan behera utzita egon da hitzordua. Aurten, beraz, gogotsu etorriko dira, bai artisau eta ekoizleak, bai herritar eta bisitariak.

Azokak 1o:00etan irekiko ditu ateak, eta Kale Nagusian eta Musika Plazan egongo da kokatuta. Aurreko aldian askotariko produktuak erosteko aukera egon zen: eztia, gazta, era guztietako opil eta gozokiak, kontserba latak, gorputzerako krema naturalak, patxarana...

Azken batean, Nafarroako aberastasun gastronomikoaren zertzeladak herritik mugitu gabe dastatzeko aukera egongo da biharko azokan.