Azken edizioko irabazleen partidarekin hasiko da gaur Zaporraren Oroimenezkoa

2019ko edizioko finaleko une bat.

Eskudero-Urruzola bikote txapelduna Etxezarreta-Tabernaren aurka ariko dira gaur 18:30ean hasita, Frontoi Txikin. Bigarren partidan Maiz M.-Etxeberria eta Chiapuso-Aranburu ibiliko dira lehian.

Gaur jokatuko dituzte Zaporraren Oroimenezko 56. Pilota Txapelketako aurreneko bi partidak. Final laurdenak izango dira, eta 2019ko edizioko txapeldunek parte hartuko dute aurreneko partidan: Eskudero-Urruzola bikote txapelduna Etxezarreta-Tabernaren aurka ariko dira.

Bigarren norgehiagoka, berriz, Maiz M.-Etxeberria eta Chiapuso-Aranburu bikoteen artekoa izango da.

Partidak 18:30ean hasiko dira, ohi bezala, Frontoi Txikin. Hemen ikus daitezke txapelketako hitzordu guztiak eta parte hartzaileak.