"Garrantzitsua da paranoia egoerak gelditzea"

Jaietan salatutako ziztadek andreengan jarri dute arreta. Amaia Isasti zarauztarra Gasteizko Mugimendu Feministako kidea da, eta, festak ate joka dituzten honetan, elkarrizketatu egin du Berria egunkariak.

Azken egunotan gero eta ziztada gehiago salatu dituzte festa giroan, eta, beldurra ere hedatuz joan da, batez ere nesken artean. Amaia Isasti Iribar (Zarautz, Gipuzkoa, 1991) Gasteizko Mugimendu Feministako kidea da, eta, festak ate joka dituzten honetan, mezu "beldurgarriak" alde batera uzteko beharra nabarmendu du, emakumeei galarazi egiten baitiete jaiez "modu aske batean" gozatzea.

Gasteizko Mugimendu Feministak zer dio auzi honen inguruan?

Droga bidezko indarkeria lapurtzeko edo sexu delituak egiteko erabili izan da askotan. Baina, kasu honetan, badirudi ez dela oraindik horrelako kasurik izan. Batez ere, uste dugu beldurra zabaltzeko helburuarekin egiten dituztela erasoak, eta emakumeoi beste behin ere gaua eta parranda gureak ez direla gogorarazteko.

Eta zer lortu nahi dute horrekin?

Egia esan, ez dakigu ondo zer helburu duten erasotzaileek, eta, horren harira ere kezkatuta gaude. Horregatik, adi egongo gara, eta protokoloa ere horregatik daukagu, horrelako erasoak gertatzean erantzun bat eman ahal izateko.

Badago generoaren aldagaia?

Kasu gehienak emakumeenak izan dira, batez ere Euskal Herrian. Indarkeria matxistaren eta sistema zisheteropatriarkalaren barnekotzat jotzen ditugu indarkeria mota hauek. Bereziak dira, orain arte ez genituelako ikusiak horrelako adibideak inguruan. Droga bidezko menderakuntza hauek emakumeen eta sexu disidenteen aurkako erasoak dira.

Erasotzaileei dagokienez, askotan erosoagoa egiten zaigu erasotzailea gizon maltzur eta ero baten mitora hurbiltzea, baina ez dezagun ahaztu eraso gehienak inguruan ditugunek egiten dituztela, baita jaietan ere.

Irakurri elkarrizketa osorik.