Zinema saiorik ez da egongo Modelon abuztuko bi asteburutan

Pertsona bat horma zuriz margotzen.

Udalak jakinarazi du Modelo aretoaren bigarren solairua margotzen hasiko direla ostegun honetan, eta horrek eragingo duela zinema karteldegian. Dena den, asteburu honetako zinema hitzorduei ez die eragingo.

Modelo aretoaren bigarren solairua margotzeko lanak ostegun honetan hasiko dituzte, eta ondorioz, udalak jakinarazi du abuztuko bi asteburutan ez dela zinema saiorik egongo. Hain zuzen, abuztuak 13-14 eta 20-21eko asteburuetan  egongo da itxita Modelo.

Asteburu honetako hitzorduak, aldiz, bere horretan mantendu dituzte. Hala, ostiraletik astelehenera programatutako filmak ikusteko aukera izango dute herritarrek –aurrerago jakinaraziko dute zer film botako dituzten asteburu honetan–.